Saltar ao contido

Marea atlánticaren (eu)

Firma el manifiesto

Jakina da sistema honek bidegabekeria eta gizarte-desberdintasunak sortzen dituela. Botere ekonomikoari atxikitutako gutxiengo batek diseinatutako murrizketa publikoak, gizartearen %99ak pairatzen ditugu. Krisiaren aitzakiarekin emigrazioa, pobrezia eta langabezia areagotzen ari dira eta hori nahikoa dela pentsatzen dugunak, gehiengoa osatzen dugu. Behingoz gauzak aldatzeko garaia iritsi dela pentsatzen dugu.

A Coruñan marea bizien hiria izatea zer den ondotxo dakigu. Horregatik, errebolta demokratiko horren parte izan nahi dugu, kalean zehar ibili ondoren marea instituzioetara iritsi dadin. Hiri eta Herrialde ezberdin bat eraikitzeko eta ezberdintasunekin amaitzeko, beharrezkoak diren tresnez baliatu nahi gara. Honela, A Coruñatik hasten gara, ondo ezagutzen dugulako eta beste modu batean irudikatzen dugulako.

Ustelkeria eta etxegabetzeak gabeko hiria merezi dugu. Espekulaziotik at dagoen hiria. Pertsonentzako hiria, bizikidetzan eta norbanako nahiz kolektiboan oinarritua. Ez dadila erakuslehio soil bat izan. Konplexurik gabeko hiria, abegitsua eta bere hizkuntzaz eta kultur Galegoaz harro dagoena. Bazterketarik gabeko hiria eta duintasunez eraikia.

Ez gaude bakarrik eta ez gara gaur jaioak. Hamaika mugimendu ezberdinetatik gatoz eta urte asko daramatzagu basetik antolatzen. Bizi ditugun garaiak ikusita eta jendearen antolatzeko nahiak sumatuta María Pita irabazteko eta berreskuratzeko garaia iritsi dela pentsatzen dugu.

Datorren urteko udal hauteskundeei begira, indar ezberdinak batuko dituen prozesu berri bat eraikitzeko hasi garaia dela pentsatzen dugu. Guztiok egoki sentituko garen bilgunea behar dugu. Honela, batetik eliteak eta botere ekonomikoek ezarritako politikekin amaitu behar dugu eta bestetik, bipartidismoak bahitutako demokrazia berreskuratu, baita udal eremuan ere.

Prozesu bat irekitzea proposatzen dugu, auzoz auzo, izenen gainetik, desadostasuna baina eskuzabaltasunez. Politika zaharretik askatuko gaituen gune askeak sortuz, jendearen protagonismoan oinarrituz. Bizitza antolatzeko beste modu bat proposatzen dugu, jendartetik eraikia, jendartearentzat lanean eta jendartearen kontrolpean egongo dena. Erradikalki errotik demokratikoa eta parte-hartzailea izango den zikloa, peajerik gabekoa eta jendarteari amets eginarazteko modukoa izango dena.

Marea atlantikoaren ordua iritsi da.

Bazatoz?

Sinatu marea behingoz igo dadin.

Asina o manifesto

    SiNon